Bartzelonako ikasleekin Zumaiako flyscha aztertzen

Bartzelonako ikasleekin irteera geologikoa burutu dugu gaur arratsaldean. Lekeitio aldean euria bazetorrela ikusi dugu, ederra zegoen Algorri aldea lainotzarrekin.

Bilboko bisitariekin 2 orduko irteera geologikoa

Bilboko bisitariekin, San Temo ernita eta Algorriko itsas labarretatik barrena ibili gara irteera geologikoa egiten. Eskerrik asko eta beste bat arte!

Zizurko ikasleekin historia geologikoa lantzen

Goiz pasa ederra igaro genuen ostiralean Zizur Nagusiko Batxilergo mailako ikasleekin. Tailer geologikoa garatu ostean oinezko irteera burutu genuen eguraldi ederra aprobetxatuz. Eskerrik asko!

Oñatiko ikasleekin historia geologikoa aztertzen

Zein gustora ibili garen Oñatiko batxilergoko zientzitako eta geografiako ikasleekin. Euskal Herriko historia geologikoaren tailerra burutu ondoren, kanpora atera gara oinezko irteera egitera eta eguraldia lagun izan dugu.

Egun osoko programa geologikoa

Mungiako DBH 1.mailako ikasleekin irteera geologikoa eta mineral eta harrien inguruko tailerra burutu genuen atzo, eguraldia lagun genuela egun osoko programa burutu genuen elkarrekin ??

EHUko masterreko ikasleekin

Arratsaldean ere ederra zegoen gure kostaldea, olatu handiekin eta itsasgorarekin. Irudi ikusgarri hauetaz gozatzeko aukera izan dugu EHUn Irakasleen Prestakuntza Unibertsitate Masterra egiten ari diren ikasleekin ???

Normandiako ikasleekin

Euriak etenaldi bat eman digu eguerdian, eta Normandiako Bigarren Hezkuntzako neska-mutilekin irteera geologikoa burutu dugu. Ikasleak liluratuta geratu dira paisaiarekin. Arratsaldean berriz Donostia ezagutuko dute. Eskerrik asko bisitagatik eta bidai

EHUko ikasleekin

Aspaldi ez genuela eguraldi eguzkitsua izaten, eta justu gaur izan dugu irteera geologikoa egitera etorri den aurtengo lehen ikastetxea taldea. EHU-UPVko Helduen Unibertsitateko ikasleak izan ditugu bisitan. Giro ezinhobea izan