Algorri Interpretazio Zentroaren bisitari kopurua %13an handitu da 2018an, guztira 18.301 pertsona

Algorri, Zumaiako Natur Baliabideen Interpretazio Zentroak %13ko hazkundea izan du azken urtean bisitari kopuruari dagokionez, guztira 18.301 bisitari izatera iritsiz. Algorriko bisitari kopurua laugarren urtez jarraian hazi da, 2014tik 2018ra

Familia plana

Egunotako eguraldia dela eta, jende asko ari da hurbiltzen Algorri Interpretazio Zentrora, tartean ume asko. Ez galdu aukera eta etorri Algorri bisitatzera! Umeek ederki pasatzen dute Zumaiako naturari buruz ikasten

Murgiako DBH4ko ikasleekin

Murgiako DBH 4.mailako ikasleekin primerako goiz pasa izan genuen Algorrin. Eskerrik asko zuen bisitagatik eta beste bat arte!

5 GELTOKI HISTORIAN

Martxan da aurten ere “5 geltoki historian” familian Urola bailaran gozatzeko plan zoragarria!   Informazio gehiago hemen  

Geologian bikain!

Eibarko LH 6.mailako ikasleak geologian bikain aritu ziren atzo!

Olatu ikusgarriak ikusi ditugu gaur

Astindu ederrak eman dituzte olatuek gaur itsasoan. Ikusgarria izan da.

Alemaniako ikasleekin

Alemaniako ikasleekin interpretazio zentroko bisita gidatua eta oinezko irteera geologikoa burutu dugu.

Unamunoko ikasleekin harrizko liburua irakurtzen

Gasteizko DBH 4.mailako ikasleekin Itzurungo arrokak bertatik bertara ikusten.

Zatoz Aste Santuan Algorri Zentroa bisitatzera

Aste Santuan ere (apirilak, 2 astelehena barne) Algorri Interpretazio Zentroa irekita izango dugu: 10:00-13:30 Animatu eta etorri Zumaiako naturaren berri izatera!

Itsas bidaia bigarren hiruhilekoa amaitzeko

Bilboko batxilergo mailako ikasleekin itsasoan nabigatu genuen atzo. Itsasontziko bidaia burutu ostean oinezko irteera geologikoari ekin genion. Zumaiako arrokek gordetzen dituzten sekretuak bertatik bertara ikusteko. Aste Santuko oporren aurretik bigarren

Gasteizko ikasleekin Aste Santuaren bezperan

Oporrak hartu aurretik fin aritu dira Gasteizetik etorritako ikasleak, jai egunak gozatu eta eskerrik asko bisitagatik!!

Oñatiko ikasleekin harrizko liburua irakurtzen

Oñatiko DBH 4. mailako ikasleek adi adi jarraitu dituzte gure azalpenak, plazer bat izan da goiza zuekin konpartitzea!

Udaberrian ordutegi berria

Udaberriaren etorrerarekin batera interpretazio zentroan ordutgia zabalduko dugu: ⌚ 10:00-13:30 asteartetik-igandera irekitzen dugu. *asteleheneta itxita.

Ondarruko ikasleek eguzkia ekarri dute!

Ondarrako ikasleekin batera eguzkia etorri da! Gure eskerrik beroena!! ???

Urteroko zita, Gironako ikasleekin

Urteroko zitari hutsik egin gabe, aurten ere Gironako DBH 3.mailako ikasleen bisita izan dugu Algorrin. Beti bezala plazer bat izan da. Eskerrik asko eta beste bat arte!

Harraldean Altsasuko ikasleekin

Altsasuko ikasleekin marearteko ekosistema landu dugu gaurkoan, harraldeko putzuetan, haizearen babesean izaki bizidun ugari identifikatzen gogotsu aritu dira ikasleak. Aupa zuek!

Bilboko bisitariekin 2 orduko irteera geologikoa

Bilboko bisitariekin, San Temo ernita eta Algorriko itsas labarretatik barrena ibili gara irteera geologikoa egiten. Eskerrik asko eta beste bat arte!

Oñatiko ikasleekin historia geologikoa aztertzen

Zein gustora ibili garen Oñatiko batxilergoko zientzitako eta geografiako ikasleekin. Euskal Herriko historia geologikoaren tailerra burutu ondoren, kanpora atera gara oinezko irteera egitera eta eguraldia lagun izan dugu.

Holoturia

Gaur goizean harraldean holoturia honekin egin dugu topo. .

Marearteko bizidunak aztertzen

Irungo batxilergoko ikasleek irteera geologikoa burutzeaz gain, harraldeko bizidunak aztertzeko aukera ere izan dute. Eta oso fin aritu dira! Zorionak!