Egunotan Donostiako LH 5-6.mailako ikasleekin izan gara Zumaiako kostaldeko ekosistemak aztertzen. Harraldea eta Urola itsasadarreko padura, artadia eta dunak ezagutu ditugu.

Ordutegia gabonetan: abenduak 22-23-28-29-30 / urtarrilak 4-5-7: 10:00tatik 13:30tara zabaltzen dugu. abenduak: 24-25-26-27-31 / urtarrilak 1-2-3-6: interpretazio zentroa itxita egongo da.

Gabonetan ere murriztu, berrerabili eta birziklatu! Eskerrik asko apaingarri iraunkorrak egitera hurbildu ziren haur guztiei!

Ingelesezko hobekuntza ikastaroa amaitu berri du Algorriko lantaldeak. Gure eskerrik beroena Zumaiako Golden Gate akademiako kideei. See you soon!!

Euskal Geodibertsitatearen III.jardunaldietako 3.eguna argazkitan #geoeuskadi Gaurkoan Geoparkeko dibertsitatea gertutik ikuste ko aukera izan dugu.

Esperientzia ederra izan dugu UIMP Nazioarteko Menendez Pelayo Unibertsitateko eta NASAko Astrobiologiako Zentroko ikasle eta irakasleekin. Mila esker zuen bisitarengatik. Oso interesgarria eta aberasgarria izan da.

Martxan da udako ordutegia Algorri Interpretazio Zentroan. Ekainetik irailera honako irekiera ordutegia izango dugu: Asteartetik igandera 10-13:30 / 16-19:30 Astelehenetan zentroa itxita egongo da.

Astearen amaieran gogoeta bat: marearteko eremua aztertzeko orduan bizidunenganako errespetua ezinbestekoa da. Zoritxarrez kontrakoa ikusi dugu egun hauetan, errespeturik gabeko laginketak. Babesturiko eremuan gaude eta babesa denon ardura da!!

70ko hamarkadaz geroztik iberiar penintsulako zumarrak grafiosia izeneko gaitza pairatzen ari dira. Ondorioz, zuhaitz horretaz elikatzen den tximeleta “W zuria”-k gainbeheran izugarria jasan du azken urteotan Europa osoan.Tximeleta horren babesa

Atzo sendabelarren tailerra burutu genuen Algorri Interpretazio Zentroan herriko haurrekin. Lehenengo, ikus-entzunezko gelan sendabelar mota ezberdinak eta hainbat bitxikeria ikusi genuen. Ondoren Algorriko tailer-gelan sendabelarren herbarioa eta erromeroaren alkohola egin

Abenduaren 17an, larunbata, gabonetako apaingarriak egin ditugu Algorri Intepretazio Zentroan. Goizeko 11etan zentroan elkartu gara eta 2 orduan lanean aritu dira gure artista txikiak. Mila esker Algorri apaintzen laguntzeagatik!!!

Abenduan, urtarrilean eta otsailean ostegunetik igandera zabalduko da Algorri Zentroa. Honakoa izango da irekiera ordutegia: Ostegunetik igandera 10,00-13,30 OHARRA: – Abenduak 24, 25, 31 eta urtarrilak 1ean itxita egongo da.

Azaroaren 5ean, larunbatean, Zumaiako natur ingurunea ezagutzeko doako irteera bat antolatuko da, Algorri Interpretazio Zentrotik abiatuta. Irteeraren helburua Urola ibaiaren bokalean dauden ekosistemen aberastasuna gertutik ezagutzea izango da. Bi orduko

Uztailaren 2an, hileko lehen larunbatean, doako irteera geologikoa egiteko aukera eskainiko dugu Algorri Intepretazio Zentroan. Goizeko 11etan zentroan elkartuko gara eta 45 minutuko bisita gidatua egingo dugu. Bertan, flysch-a zer

Ekainaren 25ean, larunbatean, San Pedro festekin bat eginaz, haurrei zuzendutako fosilen tailerra antolatuko dugu Algorri Interpretazio Zentroan. Zumaiako flyschean aurki daitezkeen fosilak ezagutu ondoren, norberak bere erreplika egiteko aukera izango

Ekainaren 16ean, Elorrioko Biologia eta Geologiako 4. mailako ikasleek Zumaiako Algorri Zentrotik etorritako teknikari batekin Euskal Geoparkeko flysch-aren inguruan aritu ziren beraien ikastetxean bertan. Azalpen teoriko bat jaso ondoren tailer

Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Etxean, Algorri Interpretazio Zentroarekin elkarlanean antolatuta, ‘Uraren oroimenak’ erakusketaren jarduera paralelo gisa, haur eta gazteentzat fosilei eskainitako eskulan-tailerra burutu da ekainaren 12an. Eskerrak eman Begoña Bernal,

Ekainaren 4an Cristina Enea Fundazioak antolaturiko iteeran parte hartu zuten bisitariak izan genituen Algorri Interpretazio Zentroan. Begoña Bernal artistak “Uraren oroimenak” erakusketa eskaintzen du Cristina Enea Fundazioaren egoitzan Ekainaren 12ra

Animalia erakargarri hauek hobeto ezagutzeko tailerra eskaini zaie 6-10 urte bitarteko haurrei. Dinosauroen inguruko bitxikeriak aurkezpen baten bidez landu ondoren eskulanari ekin diogu berrerabilitako materialak erabiliz. Besteak beste, esne edo